XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6. Gabeko otoitza Aitaren eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean.

Jaungoiko Guzialdunak gau on bat eta eriotz on bat digula. AMEN.

Ixillik ikusiko degu, gaurko egunean zer egin degun: - Eskerrak eman Jaunari, eman dizkigun gauza guztiengatik.

- Barka-eskatu egin ditugun oker guztiengatik, besteri egin diogun kalte, edo eman diogun min guztiagatik.

Aitortzen diot...

103`gn. Salmoa Eskerrak eman, nere biotza, Jaungoikoari / eta nere barru osoak Aren Izenari /.

Eskerrak eman, nere gogo orrek, Jaun Onari, ez aaztu zenbat on egin dizun beti zuri.

Barkakor dezu, iñoiz bazera pekatari; indar emalle, gaxo bazaude edo eri.

Erruki utsa dario bere biotzari; ez da aserrekor, ta bai biotzaren azkorgarri.

Ez dio eusten auzitan beti bereari; ez dio eusten betiro bere sumiñari.

Ez digu egiten, pekatu-neurriz iñoiz guri; ez dio ordaiñik ematen gure erruari.

Goieran zenbat kentzen zeruak lur oneri; ain goi du Jaunak bere errukia, on danari.

Goiz eta arratsak ezin iñolaz jo elkarri; gure utsak ere ain urrutira Jaunak jarri.

Bai maitasuna aitak diona semeari; aundiagoa zeruko Aitak digu guri.

GORATZARRE
Otoi! guzien Egille,
argiak aldegin bait du,
oben illunetik, Jauna,
zaindu ta gorde gaitzazu.
.

Amets gaizto, ikarakor:
zoazte urrun gau ontan;
bego loturik etsaia,
gorputza lizun ez dezan.

Aita, Seme, Gogo Guren,
Jaungoiko-guztiz onbera,
iguzu grazi au orain,
eta gero betiera. AMEN.